XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.10.3. Barrutiak kopiatu

Barrutiak kopiatzeko ere bi aukera daude:

1. Menua. tresna-barra edo laster-menua erabiliz:

Kopiatu nahi den barrutia hautatzen da.

Edizioa menua ireki eta Kopiatu hautatu behar da, tresna-barrako kopiatzeko ikurra erabili edo laster-menuko Kopiatu aukeratu.

Kopiatu nahi den gelaxkara joan ondoren, Edizioa menua ireki eta Itsatsi hautatzen da, tresna-barrako Itsatsi ikurra edo laster-menuko Itsatsi ere erabil daitezke.

2. Sagua erabiliz:

Kopiatu nahi den barrutia hautatzen da.

Saguaren erakuslea barrutiaren ertzean kokatzen da gezia ikusi arte.

Ktrl botoia sakatuta daukagula, sagua erabiliz kopiatu nahi den gelaxkaraino eramaten da.

2.10.4. Barrutiei izena jarri

Barruti bera maiz erabiltzen denean komenigarria izan daiteke izen berezia emanez gordetzea, ondoren errazago erabili ahal izateko.

Ondorengo Langileak lan-orria edukiz gero:

Bi modutara egin daiteke. Lehenengoa:

1. Izena jarri nahi zaion gelaxka-multzoa hautatu. Aurreko adibideari jarraituz. enplegatuek lan egin duten ordu-kopuruekin sortuko da barrutia.

A5etik D11ra bitarteko gelaxkekin.

2. Formula-barrako ezkerraldean dagoen gezidun botoian klik egin eta barrutiari eman nahi zaion izena idatzi (ezin da zuriunerik utzi).

Adibidez, ORDU-KOP.